Guneko albisteak

    KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAKO ASTEAREN BILTZARRA

    AriGara Administratzailea -

    Kaixo, AriGarako laguna:

    Hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea tresna gutiz erabilgarria da beste erakundeen jardunbide onak ikusteko eta gurean aplikatzeko.

    Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diruz lagundutako proiektu honi esker, hainbat sektoretako 160 praktika identifikatu eta erakunde guztien esku jarri dira.

    Orain, bilatzailearen nobedadeak azaltzeko eta lau erakunde aurreratuen esperientziak bertatik bertara entzuteko, Euskalitek Hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko IV. Topaketa antolatu du. 

    Hona hemen noiz-nongoak:

    Data: Urriak 30, asteazkena (9:30-11:30) (Saioa amaitutakoan, hamaiketakoa egiteko aukera izango dugu).

    Non: Bilboko Euskalduna Jauregia (3A gelan) (Interneten bidez jarraitzeko aukera ere egongo da).

    Izena emateko (bertara joateko nahiz online jarraitzeko): hemen sakatu

    Saioa euskaraz izango da, baina gaztelaniaz jarraitzeko aukera izango da, aldibereko itzulpen zerbitzuaren bitartez.

    Egitaraua:

     

    9:30-9:45

    EKITALDIAREN HASIERA

    Aitor Aldasoro. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

    9:45-10:15

    HIZKUNTZEN KUDEAKETA PRAKTIKEN BILATZAILEA

    Galder Lasuen. Euskalit

    10:15-11:15

    HIZKUNTZEN KUDEAKETAN PRAKTIKA ONAK

    • Neiker

     

    • Caritas Bizkaia

     

    • Osakidetza

     

    • Fagor Ederlan

    11:30

    SAIOAREN AMAIERA ETA HAMAIKETAKOA

     

              

     



    "Ongi etorri euskararen mundura" harrera-jardunaldiak urriaren 10 eta 11n.

    AriGara Administratzailea -

    Kaixo, AriGarako kide:

    Datorren astean, urriaren 10 eta 11n, Ongi etorri euskararen mundura harrera-jardunaldiak egingo dira Gasteizko Europa jauregian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatuta eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzaz.

    Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren egungo erronketako bat da euskal herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza harrera egokia gauzatzea. Premia hori sumatuta lanean ari dira hainbat eragile eta instituzio. Nolanahi ere, sortzen ari diren gogoeta eta praktika horiek elkarrekin partekatu eta amankomunean bideratzea premiazkoa da hizkuntza harrera egokira ailegatzeko. Hain justu, orain arteko azterketa, hausnarketa eta indarrean jarritako praktikak elkarbanatzea dira jardunaldi hauen funtsa.

    Jardunaldien helburua gaiaren inguruan gogoeta egitea da, baina, horrez gain, hizkuntza harrera egokirako protokoloa eta politika publikoak diseinatzeko zumeak jartzea.

    Jardunaldiak udaletako arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezkuntza formal eta ez-formaleko hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta egongo dira, baita gaian interesa duen edonori ere.

    Hemen aurkituko duzue jardunaldien egitaraua, eta hemen, berriz, izen ematea.




    SAREGINERAKO ARGIBIDE GARRANTZITSUAK!

    AriGara Administratzailea -

    Egun on:

    Konturatu gara Sareginen erakundeak erantzun beharreko galdetegia erantzuteko  orduan, aplikazioan bertan erantzun beharrean, hainbat erabiltzailek euren buruari bidali diotela lotura eta bertatik erantzun dutela. Horrek zenbaitetan erakundearen galdetegia bikoiztuta egotea eta kalkuluetan akatsak egotea dakar.

    Gogoratu nahi dizuegu, erakundearen galdetegia bakarra izan behar dela eta aplikazioan bertan erantzun behar dela, jarraibideetan azaltzen den bezala. Horrela, eta galdetegia sortzean agertzen den kodeari esker, bermatzen da ondo sortuta eta erantzunda egongo dela.

    Nahiz eta saguaren eskuineko botoia erabilita zuetako batzuek  bidalketa egiteko botoia aktibatzea lortu (Langileak botoia), aplikazioa, berez, ez dago horretarako prestatuta. Informatika enpresako kideekin hitz egin dugu eta aukera hori blokeatzeko kontrol handiagoa garatuko dute. Bitartean, eta balizko arazoak ekiditeko, eskatu nahi dizuegu erakundearen galdetegia aplikaziotik bertatik erantzun dezazuela.

    Eskerrik asko!


    Eztabaidagai zaharragoak...