|
Autoeskoletan gidabaimenak euskaraz eskuratzeko material berrien aurkezpena
Gidabaimenak Euskaraz egitasmoa Eusko Jaurlaritzak babestutako eta Euskadiko Autoeskolen Federazioak koordinatu, kudeatu eta zuzendutako egitasmoa da. Helburua, gidabaimenak euskaraz atera ahal izateko materiala sortzea, hau euskaraz prestatzeko ohitura sortzea eta gazteak erakartzea izanik, esparru digitalean berritzaileenak diren ikus-entzunezko materialak sortu eta egokitu dira.
Aurkezpen ekitaldian Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Pedro Dávila Euskadiko Autoeskolen Federazioko ordezkariak eta lurraldeetako Foru aldundietako ordezkariek ere hartuko dute parte.
- Gaia: Gidabaimenak euskaraz egitasmoa
- Noiz: Azaroaren 22a, asteazkena
- Ordua: 10:30ean
- Non: Europa Biltzar Jauregia (La Florida aretoa) Gasteiz Etorbidea, 85. 01009 Vitoria-Gasteiz, Araba
Programazioa:
- 10:30-10:45: Aurkezpena-Prentsaurrekoa
Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua Pedro Dávila, Euskadiko Autoeskolen Federazioaren lehendakari ordea
- 10:50-11:00: Proiektuaren sorrera. Kokapena
Estibaliz Alkorta, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Eusko Jaurlaritza
- 11:00-11:15: Material eta baliabideen aurkezpena
Pedro Dávila, Proiektuaren koordinatzailea
- 11:15-11:45: Egitasmoaren gizarteratzea: zabalkunderako proposamena
Amaia Axpe, Proiektuaren koordinatzailea
- 11:45-12:00: Autoeskolen bizipenak
Aitziber Etxebeste, Oiartzun autoeskola Unai Zuluaga, Urkoiz autoeskola
- 12:00-12:30: Kafea eta solasaldia
Aurkezpen ekitaldian parte hartu nahi baduzu, eman izena:
IZENA EMAN
|
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoak (LOPDGDD) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak (EB) (“Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorra” edo “RGPD”) xedatzen dutenaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak tratatzeko legitimatuta gaudela, gure jarduerak jakinarazteko eta zabaltzeko. Araudiak ematen dizkizun eskubideez baliatu zaitezke, bai eta Datuen Babeserako dugun Ordezkariarekin harremanetan jarri ere, hona idatzita: gbeuskaraz@cnae.com
Conforme a la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales (LOPDGDD), y al Reglamento (UE) 2016/679, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril (“Reglamento General de Protección de Datos” o “RGPD”) le informamos que estamos legitimados para el tratamiento de sus datos personales con la finalidad de comunicar y difundir nuestras actividades. Usted puede ejercitar los derechos que la normativa le concede así como ponerse en contacto con nuestro Delegado de Protección de Datos en: gbeuskaraz@cnae.com
|
|
|
|