Guneko albisteak

EUSKARAREN FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIORAKO PR0IEKTUA

EUSKARAREN FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIORAKO PR0IEKTUA

AriGara Administratzailea -
Erantzun kopurua: 0

Egun on;

2022/2023 ikasturtean, euskararen familia bidezko transmisioa sustatzeko metodologia sistematikoak pilotatu dira EAEko hainbat udalerritan, modu esperimentalean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak koordinatuta eta Siadeco Ikerketa Elkartearen laguntza teknikoarekin. Hurrengo urratsa da plangintza horiek tokian toki garatzea, eta horretarako, udal bakoitzak bere kudeaketa-plana izatea, lan-ildoak, ekintzak, eragileak, baliabideak, epeak eta ebaluazio-adierazleak definituko dituena. Zeregin horretan laguntzeko, familia bidezko transmisioa indartzeko plangintza abian jartzeko kudeaketa-planaren eredu bat eraiki da, udalei eskaintzen zaien tresna bat, bakoitzak bere behar eta baliabideen arabera egokitzeko aukerarekin.

Proiektu honen berri izan nahi baduzue, sakatu hemen.

Ondo izan