Egun on.
Jakinarazten dizuegu erabilgarri duzuela dagoeneko erakundeetan euskararen erabilera kudeatzeko SAREGIN aplikazioa.
Hementxe duzue LOTURA.
Horrez gain, hona hemen aplikazioa erabiltzeko tutoriala ere. Espero dugu baliagarria izatea, eta aplikazioa erabili ahala sor litezkeen zalantzak argitzen lagunduko dizuela. Nolanahi ere, zalantzarik izanez gero, edota erabilera-intzidentziaren baten berri eman nahi izanez gero, kontuan hartu ondorengoak, mesedez:
- Ahalik eta informazio gehien eman.
- Pantaila-irudiz lagundu.
- Intzidentzia gertatu den gutxi gorabeherako ordua zehaztu.
- Helbide elektroniko hau erabili: saregin@euskadi.eus.
Amaitzeko, gogoratu behin aplikaziora sartuta jarraitu beharreko urratsak honakoak direla:
- Alta ematea eskatu (irudiko azken aukera):
- Guk zuen eskaera onartu bezain pronto, mezu elektroniko bat jasoko duzue adierazitako helbide elektronikoan erabiltzaile (NAN zenbakia) eta pasahitzarekin. Horiek baliatuta, aplikazioa erabiltzen hasi ahal izango zarete.
- OHARRA: SAREGIN aplikazioan zuen alta eskaera onartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik zuen erakundearen baimen-jakinarazpena guri bidaltzea. Oraindik egin ez baduzue, mezuari erantsita topatuko duzue bete beharreko formularioa.
Besterik ez, espero dugu SAREGIN aplikazioaren erabilera erraza eta intuitiboa izatea, eta bereziki, zuen egunerokoan lagungarri izatea.
Barkatu orain arteko atzerapenak.
Ondo izan.
AriGara lan-taldea