Guneko albisteak

Autoeskoletan gidabaimenak euskaraz eskuratzeko material berrien aurkezpena

Autoeskoletan gidabaimenak euskaraz eskuratzeko material berrien aurkezpena

AriGara Administratzailea -
Erantzun kopurua: 0

Gidabaimenak euskaraz egitasmoaren aurkezpena Azaroaren 22an

Gidabaimenak Euskaraz egitasmoa Eusko Jaurlaritzak babestutako eta Euskadiko Autoeskolen Federazioak koordinatu, kudeatu eta zuzendutako egitasmoa da. Helburua, gidabaimenak euskaraz atera ahal izateko materiala sortzea, hau euskaraz prestatzeko ohitura sortzea eta gazteak erakartzea izanik, esparru digitalean berritzaileenak diren ikus-entzunezko materialak sortu eta egokitu dira.

Aurkezpen ekitaldian Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Pedro Dávila Euskadiko Autoeskolen Federazioko ordezkariak eta lurraldeetako Foru aldundietako ordezkariek ere hartuko dute parte.

 Gaia: Gidabaimenak euskaraz egitasmoa

  • Noiz: Azaroaren 22a, asteazkena
  • Ordua: 10:30ean
  • Non: Europa Biltzar Jauregia (La Florida aretoa) Gasteiz Etorbidea, 85. 01009 Vitoria-Gasteiz, Araba

 

Programazioa:

  • 10:30-10:45: Aurkezpena-Prentsaurrekoa
    Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua
    Pedro Dávila, Euskadiko Autoeskolen Federazioaren lehendakari ordea
  • 10:50-11:00: Proiektuaren sorrera. Kokapena
    Estibaliz Alkorta, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Eusko Jaurlaritza
  • 11:00-11:15: Material eta baliabideen aurkezpena
    Pedro Dávila, Proiektuaren koordinatzailea
  • 11:15-11:45: Egitasmoaren gizarteratzea: zabalkunderako proposamena
    Amaia Axpe, Proiektuaren koordinatzailea
  • 11:45-12:00: Autoeskolen bizipenak
    Aitziber Etxebeste, Oiartzun autoeskola
    Unai Zuluaga, Urkoiz autoeskola
  • 12:00-12:30: Kafea eta solasaldia

 Aurkezpen ekitaldian parte hartu nahi baduzu, IZENA EMAN.