Kaixo, lagunok!
KEMEN euskarri eta metodologia probatzeko, zenbait udaletan eta sozietate publiko batean egindako pilotatzeen emaitzak aurkeztuko dizkizuegu hurrengo urriaren 4an antolatu dugun online saioan.
HPSk, hainbat eragileren laguntzaz, diseinatu eta sortutako KEMEN marko eta metodologia berria zenbait erakundetan testeatu nahi izan du, erakunde publiko guztien eskura jarri aurretik. Egitasmo horren emaitzak aurkeztuko dizkizuegu oraingoan.
EGITARAUA
HPSko eta Elhuyarreko teknikarien eskutik:
Egitasmoaren kokapena
Lan-prozeduraren azalpena
Ondorio eta gako nagusiak
Balorazio orokorra
Pilotatzean parte hartutako erakundeetako ordezkarien eskutik:
Bakoitzak burututako ibilbidearen azalpena
Sortutako materiala
Izandako zailtasunak, ekintza onuragarriak eta gakoak
Balorazioa
EGUNA: urriaren 4a
ORDUA: 10:00-12:30
ONLINE
IZENA EMATEKO LOTURA
Zuen interesekoa izango delakoan, agur!
AriGara lan-talde