Egun on.
Erakunde publikoetan euskara indarberritzeko plan estrategiko, kudeaketa-plan eta hizkuntza-irizpideak kudeatzeko SAREGIN aplikazioaren aurkezpen presentzialera gonbidatzen zaituztegu mezu honen bitartez.
Aurretik egindako aurkezpenetan, eta gerora AriGara plataformaren bitartez, hainbat informazio eta material aurreratzen joan gatzaizkizue azken hilabeteetan; hala ere, egiteke geneukan SAREGIN aplikazioaren aurkezpena.
Honela antolatu dugu aplikazioaren aurkezpen, zabalkunde eta probaldirako tartea:
- Aurrez aurreko saioak
· Irailak 26 BIZKAIA, 9:30-12:00.
· Irailak 28 ARABA, 9:30-12:00.
· Urriak 9 GIPUZKOA, 9:30-12:00.
*Aurkezpenak egingo ditugun leku zehatzak aurrerago jakinaraziko dizkizuegu, izen-emate kopuruaren araberakoak izango baitira.
*Izen-ematea derrigorrezkoa da. Sakatu hemen izena emateko.
Probaldia, aplikazioa probatzeko tartea (astebete)
Aplikazioan alta hartu aurretik, astebeteko probaldia egiteko tartea emango dizuegu probetarako inguruan. Horrela, aukera izango duzue aurkezpenetan ikusitakoa zuzenean probatzeko eta sor litezkeen zalantzak argitzeko.
Horretarako, izena ematean emandako helbide elektronikoan erabiltzaile eta pasahitz generiko bat eskuratuko duzue.
- Alta ematea (datorren astean jasoko dituzue alta emateko argibideak)
- Erakundeek baimendutako solaskideen baimen-orria bete eta HPSra bidali
- Erabiltzaileek aplikazioan alta ematea eskatu
- HPSk altak kudeatu eta ontzat eman
- Aplikazioa erabiltzen hasi
Ondo izan.
AriGara lan-taldea.