Guneko albisteak

VII. PLANGINTZALDIA: KEMEN, plan-ereduak, hizkuntza-irizpideak eta aplikazioa

VII. PLANGINTZALDIA: KEMEN, plan-ereduak, hizkuntza-irizpideak eta aplikazioa

by AriGara Administratzailea -
Number of replies: 0

2023. urte honetan, hasiera eman diogu euskara herri-administrazioetan indarberritzeko prozesuko VII. plangintzaldiari. Jakin badakigu plangintzaldi berrien hasierako urteak berezi samarrak izan ohi direla; are gehiago, sektore publikoko erakundeen plan estrategikoak diseinatu, garatu eta jarraipena egiteko marko eta metodologia berria zabaltzen dugun urtea izaki, eta toki-administrazio eta foru aldundietan gobernu-aldaketak gertatu diren urtea izaki.

Hori dela eta, atzerapenarekin daramagu VII. plangintzaldi honetarako eskuratuko dizkizuegun tresna eta euskarriak; bereziki, aplikazio berria.

Hala eta guztiz ere, udan merezitako atsedena hartu aurretik, uste dugu komeni dela zuekin partekatzea prozesua zelan doan eta zabaltzea prest ditugun euskarrien azken bertsioak:

- KEMEN MARKOA ETA AGINTE-PANELA

- AUTODIAGNOSTIKOA EGITEKO GALDETEGIAK

- HIZKUNTZA OFIZIALAK ERABILTZEKO IRIZPIDEAK

Horrez gain, aplikazioaren egoeraren berri ere eman nahi dizuegu, eta hurrengo aste eta hilabeteetan egin beharreko lana aurrera eramateko bideorria zehaztu.

Hortaz, online aurkezpen berri batera gonbidatu nahi zaituztegu, aipatutakoaren berri eman eta zuen zalantzei erantzuna emateko asmoz.

ONLINE AURKEZPENA

Ekainaren 22an, 10:30-12:00

Online

*Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

Horrez gain, aurkezpenean ikusgai izango duzuen materiala zuekin partekatzeko, txoko bat sortuko dugu AriGaran, egunek aurrera egin ahala, elikatzen eta eguneratzen joango garena.

Zuen zain izango gara!

AriGara lan-taldea