Egun on, guztioi.
VI. plangintzaldiaren amaieran gaude dagoeneko, eta azken bost urte hauetan erakunde publikoetako euskararen erabileraren normalizazio-prozesuak egindako ibilbidea baloratu eta beharrezko egokitzapenak egitea dagokio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Lan horretan, VII. plangintzaldirako gidalerro, metodologia eta euskarri berriak moldatzen aritu da HPS 2021-2022 urteen artean, Euskal Sektore Publikoko hainbat erakunderekin elkarlanean, ondo egindakoak mantendu eta antzemandako gabeziak konpondu nahian.
Hausnarketa eta lanketa horren guztiaren ondoriozko lana aurkeztu nahi dizuegu:
- Erakundeetako erabilera planak diseinatu eta kudeatzeko metodologia berriaren proposamena
- Metodologia hori garatzeko euskarriak eta ereduak
- VII. plangintzaldiko lanei ekiteko hurrengo hilabeteetarako aurreikuspenak
Hori dela eta, lurraldekako aurkezpen presentzialak antolatu ditugu. Hona hemen aurreikusitako datak:
- Azaroak 24, Bilbo, 10.00-12.00. Ondarea aretoa. Maria Diaz de Haro, 11- 1. solairua.
- Azaroak 28, Gasteiz, 10.00-12.00. Euskaldun Berria aretoa. Lakua II.
- Azaroak 30, Donostia, 10.00-12.00. Gipuzkoako foru jauregiko 1. Gela Balioaniztuna Gipuzkoa Plaza, N, 20004.
Mesedez, erabil ezazue beheko lotura hau zuentzako datarik egokiena aukeratu eta izena emateko:
https://hps-inkestak.encuestas.euskadi.eus/index.php/183224?lang=eu
Egun horretan gurekin egon ahal izatea espero dugu.
Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertuz, har ezazue gure agurrik beroena.
AriGara lan-taldea