Lagun hori;
VI. plangintzaldia bukatzear dago eta aurrekoan bezala, amaierako ebaluazioa abian jarri dugu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan. Oraingoan ere, SIADECO izango da galdetegiak bideratuko dituen elkartea.
Erakunde ezberdinetan autodiagnostikoa egiteko baliagarri izango zaizkizuen baliabideak eskuragarri jarri ditugu eta hauek nola erabili jakiteko, SIADECOrekin ikastaro bat antolatu dugu.
Saioa online izango da uztailaren 8an eta ez da izen-emateko mugarik egongo.
Jada zabalik dago izen-ematea.
Hona hemen izena emateko esteka: https://arigara.euskadi.eus/course/view.php?id=29
Espero dugu zuen interesekoa izatea.
AriGara lan-taldea