Lagun hori;
Euskaraz ahaldundu ikastaroak piztu duen interesa ikusita, irailean berriro ere eskaintzea erabaki dugu. Hala ere; oraingo honetan, Administrazio Orokorrekoak ez diren kideek izango dute lehentasuna, aurreko ikastaroan izena emateko aukerarik izan ez zutelako. 14 plaza egongo dira eskuraragarri, eta lehenengo epea amaitzen denean lekuren bat libre badago, gainerako kideek eman ahalko dute izena plaza horiek eskuratzeko.
Izena emateko, sakatu hemen
Ondo izan.
AriGara lan-taldea