Guneko albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza normalizazio praktikak egiteko beka deialdi bat argitaratu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza normalizazio praktikak egiteko beka deialdi bat argitaratu du

by AriGara Administratzailea -
Number of replies: 0

Lagun hori; 

Aurreko astean Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza normalizazio praktikak egiteko beka deialdi bat argitaratu zuen:

Hauek dira beka horiek eskatzeko baldintzak:

3.    Onuradunak.

 Oinarri hauetan arautzen diren beka hauen eskatzaile izan daitezke baldintza hauek egiaztatzen dituzten pertsona fisikoak:

 a)    Hizkuntza normalizazioaren alorreko master, graduondoko edo aditu titulu ikasketak bukatuta izatea, dirulaguntzen deialdia egiten den urteari dagokion ikasturtean edo aurreko bi ikasturteetan.

 b)    Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea azken bi urtetan.

Hemen duzu deialdi osoa: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2022/04/22/e2202275.htm

Zure interesekoa izango delakoan, ondo izan.

AriGara lan-taldea