Guneko albisteak

“Euskararen normalkuntzaren aukerak eta erronkak: gazteen eta udal teknikarien pertzepzioa"

“Euskararen normalkuntzaren aukerak eta erronkak: gazteen eta udal teknikarien pertzepzioa"

AriGara Administratzailea -
Erantzun kopurua: 0

Lagun hori:

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Agirre Lehendakaria Center-ekin batera, euskararen inguruan dauden pertzepzioak eta narratibak jaso ditu Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) berritzeko asmoz. Hori gauzatzeko entzute-prozesua egin du, gazteei begira bereziki. Horrez gain, udaletako teknikariek euskararen normalizazioaren inguruan eta ESEP berritzeari begira duten iritzia jaso du.

Apirilaren 5ean prozesu horren emaitza aurkeztu zen: “Euskararen normalkuntzaren aukerak eta erronkak: gazteen eta udal teknikarien pertzepzioa”. Hemen duzu egindako aurkezpenaren inguruko informazioa: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/76575-euskararen-normalkuntzaren-aukerak-eta-erronkak-gazteen-eta-udal-teknikarien-pertzepzioa-dokumentuaren-aurkezpena.

 Oraingoz besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat.