Egun on, guztioi !
Datorren martxoaren 22an, asteartea, saio berri bat eskainiko dugu AriGara plataforman: "EUSKARAREN KUDEAKETA AURRERATUA: gida eta bilatzailea".
2021ean bi tresna berri garatu zituen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskalitekin batera, erakunde publiko eta pribatuetan hizkuntzen kudeaketa hobetzen laguntzeko: "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako gida", eta hizkuntzen kudeaketari lotutako praktika onen bilatzailea.
Saio honen helburua da tresna horiek aurkeztea, labur-labur.
EGUNA: martxoak 22, asteartea.
ORDUA: 10:00-11:00
ONLINE (AriGara plataformaren bitartez)
HIZLARIA: Galder Lasuen (Euskalit)
IZENA EMATEKO LOTURA
*LEKUAK MUGATUAK IZANGO DIRA, ez galdu aukera!
AriGara lan-taldea