Guneko albisteak

Normalizazio dekretu berria aurkeztuko du HPSk

Normalizazio dekretu berria aurkeztuko du HPSk

AriGara Administratzailea -
Erantzun kopurua: 0

Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretua eguneratzera datorren normalizazio dekretu berria aurkeztuko du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak martxoaren 17an.

Aurkezpen honetan dekretuak ekarriko dituen berritasunik garrantzitsuenen berri emango dute Miren Dobaranek, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Joseba Lozanok, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak. 

Eguna: martxoak 17

Ordua: 10:00-11:30

Aurkezpena jarraitzeko aukera bi egongo dira:

Aurrez aurre, Lakuako Euskaldun Berria aretoan 

Streaming bidez 

Parte hartzeko interesa duzuenok izena eman beharko duzue lotura honetan.

Irudia


AriGara lan-taldea