Kaixo !
Marka berri bateratuaren aurkezpenetan Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurreratu zuenez, markaren logoa aukeratzeko hiru proposamen aurkeztu nahi dizkizuegu, zuen iritzia ezagutzeko. Proposamen horiek ondo begiratu, aztertu…eta lehenesten duzuena aukeratu ahal duzue, horretarako prestatu dugun galdetegi laburra betetzen. Gogoratu, pertsona bakoitzak behin baino ez du botoa eman behar. Informazio guztia lotura honetan duzue.
Galdetegia betetzeko azken eguna martxoaren 8a izango da (egun hori barne)
Besterik gabe, eskerrik asko zuen laguntzagatik!