Guneko albisteak

2020ko Euskaraldiaren ikerketaren berri emateko saioak

2020ko Euskaraldiaren ikerketaren berri emateko saioak

by AriGara Administratzailea -
Number of replies: 0

Egun on,

Euskaraldiaren 2020ko edizioaren ikerketaren berri ematen ari da egunotan, eta datorren astean aurkezpen saio birtualak izango dira. Siadeco Ikerketa Elkarteak egin du ikerketa, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren enkarguz. Hain zuzen ere, emaitzen aurkezpena Siadecoko kideek egingo dute. Euskaraldiko koordinazio orokorreko kideek, berriz, emaitzen inguruan egiten duten irakurketa partekatuko dute. 

Hona hemen saioen datak eta izena-emateko estekak.

SAILEI ETA ENTITATEEI ZUZENDUTAKO SAIOA

Otsailak 17, osteguna, 10:00 – 12:00.       

AURKEZPEN SAIOAN IZENA EMAN

 EAE-KO HERRI BATZORDEEI ZUZENDUTAKO SAIOAK (hau da, Udalak + herri eragileak):
 

  • Otsailak 15, asteartea. 10:00-12:00 (Nafarroako herri batzordeetako saioa).
  • Otsailak 15, asteartea, 17:00 – 19:00 (EAEko herri batzordeentzako saioa). 
  • Otsailak 16, asteazkena, 10:00 – 12:00 (EAEko herri batzordeentzako saioa).  

Azkenik,  esteka honetan dituzue ikerketaren txosten guztiak: https://www.euskadi.eus/euskaraldiari-buruzko-ikerketa-2020/web01-a2lingu/eu/

 

AriGara lan-taldea