Egun on, guztioi.
Gogoan izango duzuen bezala, 2021eko Udaltopen eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko udaletatik zer egin daitekeen landu zen; bi lan-ildo nagusi jorratu ziren jardunaldian:
• Toki Erakundeen Legearen eta 179/2019 Dekretuaren ondorioz udalek zer-nolako tresna juridikoak dituzten
• Eremu sozioekonomikoan eragiteko udal planak
Eusko Jaurlaritzak, bestalde, onartua du, hainbat eragilerekin elkarlanean, Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana (2020-2023). Eta plan hori gauzatzeko eragileetako bat, eta, garrantzitsua, udala da.
Bi lan-arlo horiek udaletan jorratzen laguntzeko tresna gisa, eta 2021eko Udaltop Jardunaldia oinarri hartuta, Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko, udaletarako zenbait gidalerro izena duen gida hau osatu dute, betiere langintza hau duzuen teknikariei lan-metodo bat eskaini asmoz.
Gidalerroak zuokin guztiokin partekatzeko asmoz, AriGarako baliabideen bilgunean erantsi ditugu. Hona hemen lotura.
Zuen interesekoa izango delakoan, agur!