Guneko albisteak

MARKA BERRI BATERATUAREN AURKEZPENA

MARKA BERRI BATERATUAREN AURKEZPENA

by AriGara Administratzailea -
Number of replies: 0

Eguerdi on, guztioi. 

Datorren asteotan antolatuko dugun ekitaldiaren berri ematera gatozkizue: Euskal Herrian zabaltzera doan establezimendu eta saltoki komertzialetarako marka berri bateratuaren aurkezpena. 

Seguruenik, gaia ezaguna izango da zuetako gehienontzat, baina azken hilabeteetan egitasmoak egindako ibilbidea azaldu eta etorkizunera begira hartutako erabakiak partekatu nahi ditugu zuekin: elkarlanean oinarritutako lanketa, erabakitako irizpideak, markaren diseinua, hemendik aurrera egin beharrekoak, etab. 

Hortaz, honen guztiaren berri emateko eta lurralde bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunak kontuan izanda, Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak lurraldekako online aurkezpenak egingo ditu, jarraian adierazi bezala: 

Otsailak 3, Gipuzkoako teknikarientzat. 

Otsailak 9, Bizkaiko teknikarientzat. 

Otsailak 10, Arabako teknikarientzat. 

Aurkezpenak goizeko 9:30ean hasiko dira.

Saioak irekiak izango dira; hau da, ez duzue zertan aldez aurretik izena eman

*Saioetarako loturak HEMEN eskura ditzakezue.

Gure aldetik, bestetik gabe. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, agur. 

AriGara lan-taldea