Erakunde batean euskara kudeatzeko oinarrizko ezagutza edukitzeko pilulak aurkeztu zituen HPSk 2020ko amaieran. 5-6 minutuko sei bideo dira, galdetegi batek lagundurik. Hizkuntza irizpide berrien onartzearekin harira aurkeztu ziren lehen aldiz pilula horiek erakundeen arduradunen aurrean, 2020ko azaroan.
Bideo labur horietan azaltzen diren gaiak daude lotuta, besteak beste, euskararen lege-markokarekin, plan estrategiko eta kudeaketa planarekin, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideekin edota lidergoarekin. Pilulak euskara kudeatzaileentzat eta orohar interesa duen edonorentzat dira baliagarriak; hori dela eta, horien inguruko saioa prestatu nahi izan dugu orain, AriGara plataformaren bidez eskaintzeko. Urtarrilaren 27an izango da saioa, online, goizeko 10:00etan hasita, eta ordubeteko iraupena izango du.
Saioan, pilulen inguruko informazioa emateaz gain, ITELAZPI ETA OSALAN erakundeetako euskara kudeatzaileek euren esperientziak azalduko dizkigute. Saioan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak direlako (30 lagunentzako tokia dago).
Izen emateko epea gaur hasi eta datorren ostirala, urtarrilaren 21a arte egongo da zabalik. Ikasle guztiei mezua bidaliko zaie saioa izan baino lehenago, ikastaroan parte hartzeko estekarekin.
Izena emateko esteka, bestalde, hauxe da:
https://arigara.euskadi.eus/course/view.php?id=17