Guneko albisteak

Kudeaketa-planak: diseinua, garapena eta jarraipen-sistema

AriGara Administratzailea -

Egun on, guztioi! 

Kudeaketa-planak: diseinua, garapena eta jarraipen-sistema ikastaroak izan duen arrakasta ikusita, irailetik aurrera, berriro ere egitea aurreikusi dugu. 

Zuetariko askok ikastaroa egiteko duzuen interesa adierazi diguzue eta horregatik, lurraldeka egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu. Antolatu ahal izateko, zuen laguntza behar dugu. Gustatuko litzaiguke galdetegi honi erantzutea, jakiteko zein lurraldetara joango zinateketen. https://forms.office.com/r/36dj4MDBWc

Mila esker.

AriGara lan-taldea


Erakundeetan, hizkuntza-ebaluazioaren autodiagnostikoa egiteko jarraibideak

AriGara Administratzailea -

Lagun hori;

VI. plangintzaldia bukatzear dago eta aurrekoan bezala, amaierako ebaluazioa abian jarri dugu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan. Oraingoan ere, SIADECO izango da galdetegiak bideratuko dituen elkartea.

Erakunde ezberdinetan autodiagnostikoa egiteko baliagarri izango zaizkizuen baliabideak eskuragarri jarri ditugu eta hauek nola erabili jakiteko, SIADECOrekin ikastaro bat antolatu dugu.  

Saioa online izango da uztailaren 8an eta ez da izen-emateko mugarik egongo.

Jada zabalik dago izen-ematea.

Hona hemen izena emateko esteka: https://arigara.euskadi.eus/course/view.php?id=29

Espero dugu zuen interesekoa izatea.


AriGara lan-taldea


Euskararen kudeaketa eta erabilera markoa

AriGara Administratzailea -

Lagun hori;

VII. plangintzaldia hurbil daukagu, eta hurrengo bost urtetan Euskal Sektore Publikoko erakundeen euskararen normalizazioak oinarri izango dituen irizpide, baliabide, tresna eta jarraipenerako euskarriak prestatzen ibili da Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza. Egindako lan horren guztiaren emaitza aurkeztera gatozkizue: Euskararen Kudeaketa eta Erabilera Markoa.

Gure asmoa da egindako lan-ibilbidearen berri eman, eta kudeaketa eta jarraipenerako diseinatu dugun egitura eta euskarri berriari buruzko informazioa zuon guztion artean zabaltzea. Lana ez dugu oraindik amaitutzat eman, eta uda-ostean zehaztasun handiagoz azaltzea da gure asmoa. Horren aurretik, ordea, zuekin partekatu nahi dugu orain arte egindako lana, zuen iritzi eta ekarpenak ere kontuan hartzeko.

Saioa online izango da ekainaren 21ean eta ez da izen-emateko mugarik egongo.

Jada zabalik dago izen-ematea.

Hona hemen izena emateko esteka: https://arigara.euskadi.eus/course/view.php?id=2

Espero dugu zuen interesekoa izatea.

 

AriGara lan-taldea

Eztabaidagai zaharragoak...