Guneko albisteak

VII. PLANGINTZALDIRAKO METODOLOGIA ETA MARKOA, AURKEZPENAK

by AriGara Administratzailea -

Egun on, guztioi. 

VI. plangintzaldiaren amaieran gaude dagoeneko, eta azken bost urte hauetan erakunde publikoetako euskararen erabileraren normalizazio-prozesuak egindako ibilbidea baloratu eta beharrezko egokitzapenak egitea dagokio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Lan horretan, VII. plangintzaldirako gidalerro, metodologia eta euskarri berriak moldatzen aritu da HPS 2021-2022 urteen artean, Euskal Sektore Publikoko hainbat erakunderekin elkarlanean, ondo egindakoak mantendu eta antzemandako gabeziak konpondu nahian. 

Hausnarketa eta lanketa horren guztiaren ondoriozko lana aurkeztu nahi dizuegu: 

  • Erakundeetako erabilera planak diseinatu eta kudeatzeko metodologia berriaren proposamena 
  • Metodologia hori garatzeko euskarriak eta ereduak 
  • VII. plangintzaldiko lanei ekiteko hurrengo hilabeteetarako aurreikuspenak 

Hori dela eta, lurraldekako aurkezpen presentzialak antolatu ditugu. Hona hemen aurreikusitako datak: 

  • Azaroak 24, Bilbo, 10.00-12.00. Ondarea aretoa.  Maria Diaz de Haro, 11- 1. solairua.
  • Azaroak 28, Gasteiz, 10.00-12.00.  Euskaldun Berria aretoa. Lakua II.
  • Azaroak 30, Donostia, 10.00-12.00.  Gipuzkoako foru jauregiko 1. Gela Balioaniztuna  Gipuzkoa Plaza, N, 20004.

Mesedez, erabil ezazue beheko lotura hau zuentzako datarik egokiena aukeratu eta izena emateko:

https://hps-inkestak.encuestas.euskadi.eus/index.php/183224?lang=eu

Egun horretan gurekin egon  ahal izatea espero dugu. 

Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertuz, har ezazue gure agurrik beroena.   

AriGara lan-taldea


SAIO BEREZIA AZAROAREN 21EAN 10:30ETAN

by AriGara Administratzailea -

LEHENDAKARITZAN EUSKARAREN NORMALIZAZIOAN EGINDAKO IBILBIDEAREN SISTEMATIZAZIOA ON LINE SAIOA.

Adiskide hori:

Huts egin gabe parte hartu beharko zenukeen saio bat bat iragarri behar dugu: azaroaren 21ean, astelehenarekin, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan hizkuntza-kudeaketaren sistematizazioan izan duten esperientziaren inguruan.

Badakizunez, laster hasiko dugun VII. plangintzaldiko helburu nagusietako bat hizkuntza ofizialen erabilera erakundearen kudeaketa orokorrean integratzea da.

Eginkizun horretan erakundeetako liderrek izan behar duten jarrera giltzarri da. Ikuspegi horretatik, Lehendakaritzan egin duten prozesua eredugarria izan da eta haien esperientzia guztiz aplikagarria hainbat erakundetan; izan ere, lidergoa nola gauzatu daitekeen erakundeetan zoragarri erakusten duelako. 

Saioan azalduko zaigu zelan txertatu duten hizkuntza-kudeaketa Sailaren kudeaketa orokorrean, eta zelan sistematizatu duten euskararen normalizazioa Lehendakaritzan.

Ez galdu berealdiko aukera hau!

Izena emateko sakatu hemen.


AriGara taldea


Genero ikuspegia hizkuntza politikan

by AriGara Administratzailea -

Lagun hori;
Irailean berriro ere prestakuntzarekin hasiko gara eta oraingo honetan, IVAPekin batera, Genero Ikuspegia hizkuntza politikan ikastaroa eskaintzen dizuegu.

GIHP

IZENA EMATEKO:

Administrazio orokorreko langileak: 

https://apps.euskadi.eus/z16-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar

Toki- eta foru-administrazioak: prestakuntza-arduradunaren bitartez (solaskidegune aplikaziorako sarbidea dutenak).

Izena emateko epea irailaren 15ean bukatuko da.

Ondo izan.

AriGara lan-taldea




Older topics...